XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta, urdaillean aurkitu zeniozun egosigabeko wiski ura, Watson? Nola iritxi zan barrunbe artaraiño?.

- Ori duk bestea! Wiski arek esan nai diguna aditu nai ba'dugu, naitanaiez Sir Solomon Newfork injinieruak berak il zuala bere burua aitortu bearko dugu,- azaldu zuan, ari-punttatik ez zuan matatsa artan naasirik gure sendalariak.

- Goazen lorategira ea an argi geiagorik aurki aal dezakegun!.

- Eskubi aldeko orma ontan bala batek egiña izatea baleiken zuloa aurkitzen da -, Joansendo'k, esan zien -; baiñan bala ori emendik aterea izan da.

Bigarren balaren aztarnarik ez dago.

- Bi izan ziran ordea ezpairik gabe, norbaitek Sir Solomon Newfork injinieruari sartu zizkion balak, - Watson sendalariak tinkotu zuan.

- Bigarren tiroa, lurrean zegoala eman ote zion?- Sherlork'ek galdetu.

- Bai. Ementxe lurrean dago, lurrean sarturik, bigarren bala, - Joansendo'k egiztatu.

- Danadala, gauza bat badakigu: eraillea ezkerra dugula.

Tiroak eraildakoari ezkerreko saietsetik eman izateak, gorpua eskubiko bizkarrean ekarri zuala esan nai bait du.

- Eta ori, ezkerrek egiten dute, - berriro Watson'ek.

- Mathias Winter ezkerra da, nere mutillen bidez jakin aal izan dedanez, - jakiñarazi zien Joansendo'k.

Eta Jenny, Gladys eta Lola, eskuiñak dira.

- Seguruaski, aurreneko tiroak il ez zualako eman zion erailleak bigarren tiro ori -, ostera Sherlock Holmes'k.

- Ez, iñolaz ere. Sendalari naizenez, eskier esan dezaket, buruko kolpeak ill ez ba'zuan, naikoa ta geiegi zuala Sir Solomon gaixoak aurreneko tiroa bizia bat-batean galtzeko-, aitortu zuan Watson'ek.

Ontto-kapel beltz dotorea eskubiaz pixka bat jaso, eta esku ortako beatz gizenez burua askatzen isilik gelditu zan une batez Watson.

Laister ekin zion berriro ain gustokoa zuan izjarioari: - Emango nuke zerbait bigarren tiro orren misterioa, eta, batez ere, urdaillean aurkitu nion wiski prexkuaren misterioa jakitearren, jaunak!.

- Misterio oiek, besteren batek argituko dizkigu, Watson,- esan zion irritsu Sherlock Holmes'ek.

- Nork?
- Erailleak, Watson.

Eta berealaxe gaiñera.

- Urrutizkiñez dei bat egiñaz, berealaxe ekarriko bait digu onera Joansendo'k, ain ezagutu naiean zauden eraille ori.

- Baiñan, eraillea nor dan bai al dakizute?.